Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 13a

Goizean goi-hodei fin batzuk eta behe-lainoa agertuko badira ere, behe-lainoa segituan garbituko du eta egun osoan giro eguzkitsua nagusituko da. 

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, tarteka bolada biziekin. Tenperatura dezente igoko da, 18-21 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean zerua ia erabat garbi agertuko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin. Arratsaldean zehar tarteka hodei baxu batzuk agertuko dira mendebaldetik barrena, baina ostarte zabalek nagusi izaten jarraituko dute eta giroa ederra izango da. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperatura antzeko kokatuko da, 18-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!