Egonkortzera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 12a

Goizean hodei dezente izango da eta lehen orduan euri txiki pixka bat egingo du.

Arratsaldean aldiz, ostarte zabalak irekiko dira eta giro argia nagusituko da. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperatura igo egingo da, 13-15 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean hodei baxuren bat edo beste eta behe-lainoa agertuko badira ere, segituan garbituko du eta egun osoan giro eguzkitsua nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, tarteka bolada biziekin. Tenperatura dezente igoko da, 18-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!