Giro kaxkarragoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 10a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka zaparrada batzuk utziko dituzte egunean zehar irregularki banatuta.

Hala ere, litrotan ez da euri askorik espero eta aterrune batzuk izango dira. Hego-mendebaldeko haizeak indar pixka bat galduko du. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 13-15 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar, berriz ere. Zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak ugariagoak eta mardulagoak izango dira aurreko egunetan baino eta litro politak pilatuko dira. Mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 8-10 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!