Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 9a

Goizean eta arratsaldeko ordurik gehienetan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, non hodeiak ugariagoak izango diren egunaren bigarren zatian.

Hala ere, ordu horietan nahiko ateri eutsiko dio. Gauean, hodeiak are gehiago trinkotuko dira eta orduan euritara joko du, nahiz eta, ez den euri askorik espero. Hego-haizeak nahiko zakar jotzen jarraituko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 13-15 graduan joaz goia. 

Giro kaxkarragoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka zaparrada batzuk utziko dituzte egunean zehar irregularki banatuta. Hala ere, litrotan ez da euri askorik espero eta aterrune batzuk izango dira. Hego-mendebaldeko haizeak indar pixka bat galduko du. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 13-15 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!