Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 8a

Goizean hodeiak eta ostarteak, baina giro argi eta atsegina nagusituko da. Arratsalde partean hodeiak ugarituko dira eta ez da baztertzen tantaren bat botatzea.

Hala ere, oso euri gutxi izango da. Hego, hego-mendebaldeko haizea zakar edo oso zakar jotzen jarraituko du, nahiz eta, indar pixka bat galdu. Tenperatura jaitsi egingo da, 13-15 graduan joaz goia.

Antzeko giroa giroa izango dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko ordurik gehienetan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, non hodeiak ugariagoak izango diren egunaren bigarren zatian. Hala ere, ordu horietan nahiko ateri eutsiko dio. Gauean, hodeiak are gehiago trinkotuko dira eta orduan euritara joko du, nahiz eta, ez den euri askorik espero. Hego-haizeak nahiko zakar jotzen jarraituko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 13-15 graduan joaz goia. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!