Giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 7a

Egunean zehar erdi eta goi-mailako hodeiak presente izango dira zeruan, goizean ostarteak nagusituko direlarik eta arratsaldean zehar aldiz hodeiek lekua irabaziko dutelarik, egun amaieran zerua estalirik utziz.

Hala ere, ateri eutsiko dio. Hego-haizeak oso zakar joko du eta tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek euri pixka bat utziko dute. Euria gehienbat arratsalde partean botako du, goizean orokorrean ateri eutsiko diolarik. Hego-mendebaldeko haizea zakar edo oso zakar jotzen jarraituko du, nahiz eta, indar pixka bat galdu. Tenperatura jaitsi egingo da, 11-13 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!