Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 6a

Goizean behe-laino pixka bat eta hodei gutxi batzuk agertuko badira ere, azkar batean desagertuko dira eta egun osoan zehar giro eguzkitsua nagusituko da, goi-hodei fin batzuekin.

Hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak koska polita egingo du gora, 14-17 graduan joaz goia.

Giro epela izango dugu bihar. Egunean zehar erdi eta goi-mailako hodeiak presente izango dira zeruan, goizean ostarteak nagusituko direlarik eta arratsaldean zehar aldiz hodeiek lekua irabaziko dutelarik, egun amaieran zerua estalirik utziz. Hala ere, ateri eutsiko dio. Hego-haizeak oso zakar joko du eta tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!