Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 5a

Goizean hodeiak nagusi izango dira eta tarteka euri zaparrada batzuk izango dira, nahiz eta, ez den espero euri askorik egiterik. Arratsaldean zehar atertu egingo du eta azken orduetan ostarte txiki batzuk irekiko dira.

Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da goizean, azken orduetan hego-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura jaitsi egingo da 9-12 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean behe-laino pixka bat eta hodei gutxi batzuk agertuko badira ere, azkar batean desagertuko dira eta egun osoan zehar giro eguzkitsua nagusituko da, goi-hodei fin batzuekin. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak koska polita egingo du gora, 14-16 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!