Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 3a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei horiek tarteka euri zaparrada batzuk utziko dituzte, bereziki egunaren bigarren zatian, non goizean eta gauean euria urria izango den.

Mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak hotzak izango dira, 7-9 graduan joaz goia. Botatzen duena 800 metrotik gora elurretan izango da.

Goizean giro lasaia izango dugu bihar, non erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko diren. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, beste fronte bat iritsiko da, zerua estaliko da eta euri pixka bat izango da. Haizeak hego/hego-mendebaldetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 10-13 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!