Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 2a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta tarteka zaparradaren bat edo beste izango da. Hala ere, ez da euri askorik espero.

Arratsaldean ordea, beste fronte bat iritsiko da eta orduan euritarako joera nabarmena izango da, non zaparrada mardulak botako dituen, tarteka zaparrada gogorren bat baztertu gabe. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean mendebaldekoa nagusituz. Tenperatura jaitsi egingo da, 8-10 graduan joaz goia. Elur-maila 1.000 metroan edo zertxobait beherago kokatuko da. 

Giro nahasia izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri zaparrada batzuk utziko dituzte, bereziki egunaren bigarren zatian, non goizean eta gauean euria urria izango den. Mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak hotzak izango dira, 7-9 graduan joaz goia. Botatzen duena 800 metrotik gora elurretan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!