Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 1a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ostarteak irekiko dira eta giro lasaia izango da.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodeiak ugaritzen joango dira eta azken orduetan euritara joko du. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da goizean, arratsaldean mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura beste pixka bat igoko da, 13-15 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta tarteka zaparradaren bat edo beste izango da. Hala ere, ez da euri askorik espero. Arratsaldean ordea, beste fronte bat iritsiko da eta orduan euritarako joera nabarmena izango da, non zaparrada mardulak botako dituen, tarteka zaparrada gogorren bat baztertu gabe. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean mendebaldekoa nagusituz. Tenperatura jaitsi egingo da, 8-10 graduan joaz goia. Elur-maila 1.000 metroan edo zertxobait beherago kokatuko da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!