Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 29a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte hodeiak nagusi izanagatik aterrune politak izango dira eta giro nahiko lasaia izango da.

Arratsalde erditik aurrera, beste fronte batekin euri zaparradak izango dira nagusi, tarteka mardul egingo duelarik. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 11-14 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ostarteak irekiko dira eta giro lasaia izango da. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodeiak ugaritzen joango dira eta azken orduetan euritara joko du. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da goizean, arratsaldean mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura beste pixka bat igoko da, 13-15 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!