Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 28a

Egun osoan zehar euri zaparradak izango dira, ugariagoak eta mardulagoak izango direlarik goizean, nahiz eta, aurreko egunekin alderatura tartekatuago egingo duen.

Arratsaldean euri gutxiago izango da. Ipar-mendebaldeko haize biziak jotzen jarraituko du eta tenperatura igo egingo da, 8-11 graduan joaz goia. Elur-maila 1.100-1.200 metroan kokatuko da.

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte euri pixka bat egingo badu ere, orokorrean aterrune politak izango dira eta giro nahiko lasaia izango da. Arratsaldean beste fronte batekin euri zaparradak izango dira nagusi, tarteka mardul egingo duelarik. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 8-11 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!