Giro makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 27a

Goizean eta arratsaldearen erdi arte euria etengabe eta mardul botako du, non litro asko pilatuko den.

Arratsalde erditik aurrera atertzera egingo du eta azken orduan ostarte txikiren bat edo beste ere agertuko da, eguna giro lasaiarekin amaituko delarik. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin goizean. Tenperatura jaitsi egingo da, 6-9 graduan joaz goia. Elur-maila 800-1-000 metroan kokatuko da.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar euri zaparradak izango dira, ugariagoak eta mardulagoak izango direlarik goizean. Arratsaldean euri gutxiago izango da. Ipar-mendebaldeko haize biziak jotzen jarraituko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 6-9 graduan joaz goia. Elur-maila 1.100 metroan kokatuko da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!