Giro euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 25a

Berriz ere egun osoan zehar zerua estalirik egongo da eta euri giroa nabarmena izango da.

Zaparradak egun osoan botako ditu, baina egunaren bigarren zatian mardulago eta ugariago egingo du, non litro dezente pilatuko den. Hego, hego-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak gora egingo du, 10-13 graduan joaz goia.
 
Giro makurra izango dugu bihar. Egun osoan zehar euria erruz egingo du, bereziki egunaren lehen partean eta giro euritsu eta kaxkarra nagusituko da. Ipar, ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 8-10 graduan joaz goia. Arratsaldean elur-maila 1.000 metrotik behera kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!