Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 24a

Egun osoan zehar hodeiek zerua estalirik izango dute eta zaparrada giroa nagusituko da.

Zaparrada tartekatuak botako ditu eta euri gehien egunaren bigarren zatian izango da, non orduan tarteka mardul botako duen. Mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da eta tenperatura antzeko kokatuko da, 6-8 graduan joaz goia. Elur-maila goizean 500-600 metroan kokatuko da, arratsaldean 1.000 metrora igoko delarik. 
 
Giro euritsua izango dugu bihar. Berriz ere egun osoan zehar zerua estalirik egongo da eta euri giroa nabarmena izango da. Zaparradak egun osoan botako ditu, baina egunaren bigarren zatian mardulago eta ugariago egingo du, non litro dezente pilatuko den. Hego, hego-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak gora egingo du, 10-13 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!