Negu giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 23a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan eta euri giroa izango da.

Goizean euri gutxi izango da, baina arratsaldean zaparradak ugariagoak eta mardulagoak izango dira, tarteka ekaitzak jo eta kazkabar txikia botatzea baztertu gabe. Mendebal, ipar-mendebaldeko haize zakarra izango da nagusi eta tenperaturaren beherakada nabarmena izango da, 6-8 graduan joaz goia. Elur-maila goizean 700-800 metroan kokatuko da, egun amaiera 500-600 metro inguruan kokatuko delarik.
 
Antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiek zerua estalirik izango dute eta zaparrada giroa nagusituko da. Zaparrada tartekatuak botako ditu eta euri gehien egunaren bigarren zatian izango da, non orduan tarteka mardul botako duen. Mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da eta tenperatura antzeko kokatuko da, 6-8 graduan joaz goia. Elur-maila goizean 500-600 metroan kokatuko da, arratsaldean 1.000 metrora igoko delarik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!