Okerrera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 22a

Goizean hego-mendebaldeko haizearekin erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ateri egongo da.

Arratsaldeko lehen orduan ordea, fronte bat iritsiko da, haizeak mendebaldera egingo du eta euritara joko du. Orduan zaparrada handiak eta ugariak botako ditu, gauean euri gutxiago izango delarik. Tenperatura maximoak goizean emango dira, 16-18 graduan joaz goia. Arratsaldean asko hoztuko du, egun amaieran elur-maila 1.000 metroan edo beherago kokatuko delarik.

Negu giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan eta euri giroa izango da. Zaparradak egun osoan botako ditu, non mardul xamarrak izango diren, tarteka ekaitzak jo eta kazkabar txikia botatzea baztertu gabe. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize zakarra izango da nagusi eta tenperaturan beherakada nabarmena izango da, 6-8 graduan joaz goia. Elur-maila goizean 700-800 metroan kokatuko da, egun amaiera 500 metro inguruan kokatuko delarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!