Giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 21a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiek zerua nahiko estalirik mantenduko dute. Hala ere, hodei horiek ez dute euririk utziko eta giro lasaia izango dugu egun osoan zehar.

Hego/hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 17-19 graduan joaz goia.

Okerrera egingo du eguraldiak bihar. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ateri egongo da. Arratsaldeko lehen orduan ordea, fronte bat iritsiko da, haizeak mendebaldera egingo du eta euritara joko du. Orduan zaparrada handiak eta ugariak botako ditu, gauean euri gutxiago izango delarik. Tenperatura maximoak goizean emango dira, 16-18 graduan joaz goia. Arratsaldean asko hoztuko du, egun amaieran elur-maila 1.000 metroan kokatuko delarik.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!