Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 20a

Goizean hodei baxu batzuk agertuko dira, baina goizean zehar desagertzera egingo dute eta arratsaldean goi-hodei fin batzuk salbu, giro eder eta eguzkitsua nagusituko da.

Goizean haizea aldakor ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura igo egingo da, 13-16 graduan joaz goia.

Giro epela izango dugu bihar. Goizean goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean erdi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego/hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 17-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!