Alderantzizko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 18a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira eta giro ederra izango da nagusi.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodeiak ugaritzen joango dira eta azken orduetan mendebaldetik barrena euri zaparrada batzuk iritsiko dira. Goizean hego-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura beste koska bat igoko da, 14-17 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiek zerua estaliko dute eta euri giroa izango da. Zaparrada politak botako ditu egun osoan zehar, litro eder batzuk pilatuko direlarik. Ipar-mendebaldeko haizea izango da nagusi eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 10-12 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!