Jasotzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 17a

Goizean oraindik hodei baxu batzuk agertuko dira, baina goizak aurrera egin ahala gutxitzera egingo dute, eta eguerditik aurrera orokorrean eguraldi eguzkitsua nagusituko da.

Haizeak ipar-ekialdera egingo du eta tenperaturak gora egingo du, 13-16 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan. 

Alderantzizko joera emango da bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira eta giro ederra izango da nagusi. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodeiak ugaritzen joango dira eta azken orduetan mendebaldetik barrena euri zaparrada batzuk iritsiko dira. Goizean hego-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura beste koska bat igoko da, 14-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!