Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 16a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei horiek euria ekarriko dute.

Zaparradak egun osoan izango dira, baina ugarien eta mardulen goizean botako du, tarteka zaparrada politak botako dituelarik. Gauean ateri mantenduko da. Haizeak ipar-mendebaldetik tarteka bizi joko du eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, 11-13 graduan joaz goia.

Jasotzera egingo du bihar. Goizean oraindik hodei baxu batzuk agertuko dira, baina goizak aurrera egin ahala gutxitzera egingo dute, eta eguerditik aurrera orokorrean eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Haizeak ipar-ekialdera egingo du eta tenperaturak gora egingo du, 13-16 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!