Udaberriko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 14a

Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango da nagusi.

Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haizeak indarra hartuko du eta tarteka zakar joko du eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 19-21 graduan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

Giro aldakorra izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izanagatik nahiko giro ateria eta lasaia izango da. Arratsaldean ordea, hodeiak trinkotuko dira eta euritara joko du. Zaparrada giroa nagusituko da, non tarteka mardul botako duen. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 18-20 graduan joaz goia. Arratsaldean hori bai, dezente freskatuko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!