Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 13a

Giro ederra izango dugu. Egun osoan zehar zerua ia erabat urdin agertuko da, nahiz eta, tarteka goi-hodei batzuk agertu, giro eguzkitsu eta ederra nagusituz. Goizean hego-haizea ibiliko da eta arratsaldean hego-mendebaldekoa, tarteka bolada biziekin eta horrekin tenperaturaren gorakada nabarmena izango da, 17-20 gradu bitartean joko baitute goia termometroek egunaren erdiko orduetan.

Bihar, udaberriko giroa izango dugu. Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango da nagusi. Arratsaldean, berriz, erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haizeak indarra hartuko du eta tarteka zakar joko du. Tenperaturak aurreko egunetako gorako bideari eutsiko dio, eta termometroek 19-22  graduan joko dute goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!