Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 12a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek euri zaparradak utziko dituzte. Goizeko lehen orduetan ateri egongo da, baina eguerdi aldera zaparradak izango dira, arratsalde erdi arte. Ilunabarretik aurrera atertuko du. Goizean eta gauean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa. Tenperatura antzeko kokatuko da, 13-15 graduan joz goia.

Bihar, giro ederra izango da. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta eguraldi eder eta lasaia nagusituko da. Hego/hego-mendebaldeko haizea harro ibiliko da, bolada zakarrekin tarteka eta horrekin tenperaturen gorakada nabarmena izango da, 17-19 gradu bitartean joko baitute goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!