Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 10a

Egun osoan zehar berriz ere hodeiak nagusi izango dira, eta hodei hauek euri zaparradak utziko dituzte. Zaparradak ugariak eta tarteka mardulak izango dira egunaren lehen zatian.

Arratsaldean tartekatuago eta ahulago egingo du, aterruneak geroz eta luzeagoak izango direlarik. Gauean berriz ere euritara joko du. Mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo dute behera, nekez gaindituko dituztelarik 9-12 graduak egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!