Giro nahasia.

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 9a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan eta estali xamarrik utziko dute. Hodei hauek goizean euri zaparrada batzuk utziko dituzte. Goiz erditik aurrera atertzera egingo du eta ateri eutsiko dio ilunabar aldera arte. Ilunabarretik aurrera berriz ere euriari ekingo dio. Hego-haizea indartsu ibiliko da. Gauean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura jaitsi egingo da, 13-16 graduan  joko duelarik goia.

Bihar, giro kaxkarra izango dugu. Egun osoan zehar berriz ere hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek euri zaparradak utziko dituzte. Zaparradak ugariak eta tarteka mardulak izango dira egunaren lehen zatian. Arratsaldean tartekatuago eta ahulago egingo du, aterruneak geroz eta luzeagoak izango direlarik. Mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo dute behera, termometroek nekez gaindituko dutelarik 9-11 graduak, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!