Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 8a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina giro lasaia izango da eta ateri eutsiko dio. Arratsaldean zehar hodeiek zerua estalirik utziko dute eta ilunabarretik aurrera euri zaparradaren bat edo beste izango da. Hala ere ez da euri asko egiterik espero. Hego-mendebaldeko haizea zakar edo oso zakar ibiliko da, bereziki egunaren bigarren zatian eta gauean. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joz goia.

Bihar, giro nahasia izango dugu. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta zerua estali xamarrik izango dute. Hodeiek tarteka euri zaparradaren bat utziko dute eta ugariagoak izango dira goizean eta azken orduetan, non orduan tarteka zaparrada mardulen bat bota dezakeen. Hego-haizeak zakar jotzen jarraituko du eta tenperaturak behera egingo du, 14-16 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!