Giro ateri eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 7a

Goizean hodeiak ugariak izango dira, baina erdi eta goi-mailakoak izango direnez giro ateri eta lasaia izango da.

Arratsaldean ostarte gehiago ikusiko dira eta giro argiagoa izango da. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, non arratsaldean bolada biziak utziko dituen. Tenperatura igo egingo da 15-17 graduan joaz goia.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina giro argi eta atsegina izango da nagusi. Arratsaldean zehar hodeiek zerua estalirik utziko dute baina ateri egongo da. Gauean, hori bai, euri pixka bat izango da. Hala ere, ez du garrantzia handirik izango. Hego-mendebaldeko haizea zakar edo oso zakar ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!