Arratsaldean ostarte gehiago ikusiko dira eta giro argiagoa izango da. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, non arratsaldean bolada biziak utziko dituen. Tenperatura igo egingo da 15-17 graduan joaz goia.
Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina giro argi eta atsegina izango da nagusi. Arratsaldean zehar hodeiek zerua estalirik utziko dute baina ateri egongo da. Gauean, hori bai, euri pixka bat izango da. Hala ere, ez du garrantzia handirik izango. Hego-mendebaldeko haizea zakar edo oso zakar ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.