Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 6a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handia izango da, baina ez dute euririk utziko eta giro lasaia izango da.

Arratsaldean zehar zeruan ostarte zabalak irekiko dira eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 13-15 graduan joaz goia.

Bihar, goizean hodeiak eta ostarteak izango dira eta eguraldi argia eta atsegina izango da nagusi. Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodeiek zerua estalirik utziko dute, baina ez da euririk espero eta giro lasaiak jarraipena izango du. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, non arratsaldean bolada biziak utziko dituen. Tenperatura igo egingo da 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!