Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 4a

Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsu eta ederra izango da nagusi. Arratsaldean hodei gehixeago ikusiko da zeruan, baina ostarteek nagusi izaten jarraituko dute eta giro lasai eta atseginak jarraipena izango du.

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, arratsaldean tarteka iparrak muturra sartuko duelarik. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 14-17 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giro ederrarekin jarraituko dugu. Haizea aldakor antzean ibiliko da, tarteka hegoa nagusituko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 14-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!