Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 3a

Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo dute eta, nahiz eta, tarteka goi-hodei fin batzuk azaldu, eguraldi eguzkitsua nagusituko da egun guztian zehar.

Hego/hego-ekialdeko haizea bueltan izango da eta tenperaturak koska polita egingo du gora, 16-18 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsu eta ederra izango da nagusi. Arratsaldean hodei gehixeago ikusiko da zeruan, baina ostarteek nagusi izaten jarraituko dute eta giro lasai eta atseginak jarraipena izango du. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, arratsaldean tarteka iparrak muturra sartuko duelarik. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 14-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!