Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 2a

Goizean zerua erabat estalirik egongo da eta tarteka euri langar pixka bat botako du. Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta azken orduetan ostarte batzuk zabalduko dira.

Goizean ipar-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdera egingo duelarik. Tenperaturak behera egingo du, 10-13 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo dute eta, nahiz eta, tarteka goi-hodei fin batzuk azaldu, eguraldi eguzkitsua nagusituko da egun guztian zehar. Hego/hego-ekialdeko haizea bueltan izango da eta tenperaturak koska polita egingo du gora, 16-18 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!