Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko otsailaren 1a

Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da eta eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean aldiz, itsasotik hodei baxuak sartuko dira, zerua estaliago mantenduko dutelarik.

 Hala ere, ez da hodeirik espero eta giro lasaiarekin amaituko dugu eguna. Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperatura jaitsi egingo da, 12-14 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Goizean zerua erabat estalirik egongo da eta tarteka euri langar pixka bat botako du. Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta azken orduetan ostarte batzuk zabalduko dira. Goizean ipar-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdera egingo duelarik. Tenperaturak behera egingo du, 10-13 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!