Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 31

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina giro argia izango da nagusi.

Arratsaldean hodei hauek desagertu egingo dira eta giro eguzkitsua nagusituko da. Haizeak aldakor eta ahul joko du, tarteka hego ukitu batekin. Tenperatura antzeko kokatuko da, 16-18 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da eta eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean aldiz, itsasotik hodei baxuak sartuko dira, zerua estaliago mantenduko dutelarik. Hala ere, ez da hodeirik espero eta giro lasaiarekin amaituko dugu eguna. Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperatura jaitsi egingo da, 13-15 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!