Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 30a

Goizean goi-mailako hodei finak izango dira nagusi, baina giro argi eta eguzkitsua nagusituko da.

Arratsaldean zehar hodei baxu batzuk sartuko dira itsasotik, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Haizeak goizean hegotik eta harro joko du. Eguerditik aurrera ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura antzeko kokatuko da, 16-18 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsu eta ederra izango da nagusi. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste agertuko da, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasaiak jarraipena izango du. Haizeak aldakor  eta ahul joko du, tarteka hego ukitu batekin. Tenperatura antzeko kokatuko da, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!