Joera bera errepikatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 28a

Egun osoan zehar goi-mailako hodei finak agertuko dira eta tarteka zeruari kolore zurixka emango diote.

Hala ere, eguzkia jaun eta jabe izango da eta giro ederra izango da nagusi. Hego-ekialdeko haizea zakartu egingo da eta bolada gogor batzuk utziko ditu haize guneetan. Tenperatura zertxobait jaitsiko da, 16-18 graduan joaz goia.

Zeruan erdi eta goi-mailako hodeiak areagotuko dira bihar, tarteka zerua estaliago mantenduko dutelarik. Hala ere, giro lasaiak jarraipena izango du eta ateri egongo da. Hego-haizea zakar ibiliko da eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, 14-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!