Udaberri sasoiko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 27a

Egun osoan zehar goi-mailako hodei batzuk agertuko dira zeruan, zeruari kolore zurixka emango diotelarik.

Tarteka erdi-mailako hodeiren bat ere agertuko da, baina hodei horiek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu. Hego, hego-ekialdeko haizea nagusituko da, tarteka bolada biziekin eta tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia. 

Joera bera errepikatuko da bihar. Egun osoan zehar goi-mailako hodei finak agertuko dira eta tarteka zeruari kolore zurixka emango diote. Hala ere, eguzkia jaun eta jabe izango da eta giro ederra izango da nagusi. Hego-ekialdeko haizea zakartu egingo da eta bolada gogor batzuk utziko ditu haize guneetan. Tenperatura zertxobait jaitsiko da, 16-18 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!