Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 26a

Goizean berriz ere erdi eta goi-mailako hodei batzuk izanagatik, giro ederra nagusituko da, une batzuetan behe-hodei batzuk ere agertuko direlarik.

Arratsaldean zehar behe-hodei batzuk agertuko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperaturak behera egingo du 15-17 gradu bitartean joaz goia.

Udaberri sasoiko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar goi-mailako hodei batzuk agertuko dira zeruan, zeruari kolore zurixka emango diotelarik. Tarteka erdi-mailako hodeiren bat ere agertuko da, baina hodei hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu. Hego, hego-ekialdeko haizea nagusituko da, tarteka bolada biziekin eta tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!