Giro egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 25a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro argi eta ederra izango da.

Arratsaldean zehar hodei baxu batzuk ere ikusiko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasaiak jarraipena izango du. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 16-19 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean berriz ere erdi eta goi-mailako hodei batzuk izanagatik, giro ederra nagusituko da. Arratsaldean zehar behe-hodei batzuk agertuko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperaturak behera egingo du 15-17 gradu bitartean joaz goia.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!