Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 23a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina ostarte zabalak izango dira nagusi.

Arratsaldean hodei geruza arindu egingo da eta goi-hodei batzuk salbu, eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Hego-haizea ibiliko da egun osoan zehar, tarteka bolada biziekin. Tenperaturak gora egingo du, 15-18 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar.  Egun osoan zehar goi-mailako hodei batzuk agertuko dira zeruan, tarteka zeruari kolore zurixka emango diotelarik. Hala ere, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsuaz gozatu ahalko da beste egun batez. Hego-haizea ibiliko da, baina orokorrean ahul. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 15-18 graduan joko duelarik goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!