Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 21a

Goizean goizetik hasita, berriz ere zeruan urdina izango da nagusi.

Larunbatarekin alderatuta, goi-mailako hodeien presentzia handiagoa izango da, baina hauek ez diote eguzkiari batere trabarik egingo eta giro eguzkitsu eta ederra izango da. Hego, hego-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 11-14 graduan joaz goia.

Giro epela izango dugu bihar. Egunean zehar erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotu egingo da, tarteka zerua zikin xamarrik agertuko delarik. Hala ere, hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasaia izango da. Hego-haizea nagusituko da eta tenperatura nabarmen igoko da, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!