Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 20a

Goiz oso hotz baten ostean, goizean goizetik hasita zeruan urdina nagusituko da, eguraldi eguzkitsua izango dugularik.

Tarteka zeruan goi-mailako hodei batzuk eta goizean hodei baxuren bat edo beste ikusiko da, baina hauek ez diote eguzkiari trabarik egingo eta giro ederra izango da. Hego, hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperatura igo egingo da, 7-10 graduan joaz goia. 

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean goizetik hasita, berriz ere zeruan urdina izango da nagusi. Larunbatarekin alderatuta, goi-mailako hodeien presentzia handiagoa izango da, baina hauek ez diote eguzkiari batere trabarik egingo eta giro eguzkitsu eta ederra izango da. Hego, hego-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 11-14 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!