Giro hotza, baina lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 19a

Goizean giro lasaia izango da, nahiz eta, hodeiak ugariak izan. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan barnealdetik euri pixka bat sartuko da, orokorrean zaparrada txiki modura, baina ezer askorik ez, orokorrean aterruneak luzeak izango direlarik.

Ilunabarretik aurrera atertu eta ostarteak irekiko dira. Ipar, ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperatura izugarri jaitsiko dira, 3-6 graduan joaz goia. Elur-maila 400-500 metroan kokatuko da.

Giro ederra izango dugu bihar. Goiz oso hotz baten ostean, goizean goizetik hasita zeruan urdina nagusituko da, eguraldi eguzkitsua izango dugularik. Tarteka zeruan goi-mailako hodei batzuk eta goizean hodei baxuren bat edo beste ikusiko da, baina hauek ez diote eguzkiari trabarik egingo eta giro ederra izango da. Hego, hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperatura igo egingo da, 7-10 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!