Okerrera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 18a

Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina nagusituko dira.

Arratsaldean aldiz fronte bat sartuko da eta euritara joko du, tarteka euri zaparrada batzuk bidaliko dituelarik, une batzuetan mardulak izango direlarik. Goizean haizeak hego-mendebaldetik joko du eta arratsaldean ipar-mendebaldetik. Tenperatura jaitsi egingo da, 14-16 graduan joaz goia, non balio altuenak goizean emango diren. Arratsaldean askoz hoztuko du eta elur-maila 1.000 metrotik behera kokatuko da.

Giro hotza izango dugu bihar. Goizean giro lasaia izango da, nahiz eta, hodeiak ugariak izan. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan barnealdetik euri pixka bat sartuko da, orokorrean zaparrada txiki modura. Ilunabarretik aurrera atertu eta ostarteak irekiko dira. Ipar/ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperatura izugarri jaitsiko da, 4-7 graduan joaz goia. Elur-maila 400-500 metroan kokatuko da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!