Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 17a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, non orokorrean hodeiak ugariagoak izango diren egunaren bigarren zatian eta gehienbat azken orduetan, non orduan ez den baztertzen euri pixka bat egitea.

Hego-mendebaldeko haizeak oso zakar joko du, bolada oso gogorrekin haizegune eta mendi inguruetan eta bereziki gauean. Tenperatura igo egingo da, 16-19 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizaldean sartuko den fronte batek zerua estalirik utziko du eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak egun osoan botako ditu, baina ugarienak goizean emango dira, frontearekin batera non tarteka mardul botako duen. Arratsaldean, frontea pasa ostean zaparradak geroz eta ahulagoak eta tartekatuagoak izango dira. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina eguerditik aurrera ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperatura jaitsi egingo da, 13-15 graduan joaz goia. Arratsaldean askoz hoztuko du eta elur-maila 1.000 metrotik behera kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!