Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 16a

Goizean goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, zeruari kolore zurixka emango diotelarik.

Arratsaldean zehar erdi-mailako hodeiak ugarituko dira barnealdetik barrena, egun amaieran tantaren bat botatzea baztertu gabe. Hego-mendebaldeko haizeak joko du, non egun amaiera bolada gogorrak joko dituen. Tenperatura igo egingo da, 15-18 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina orokorrean ateri eutsiko dio, nahiz eta, egunaren amaieran tantaren bat egin dezakeen. Hego-mendebaldeko haizeak oso zakar joko du, bolada oso gogorrekin haizegune eta mendi inguruetan. Tenperatura antzeko kokatuko da, 15-18 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!