Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urtarrilaren 14a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta eguraldi ederra izango da nagusi.

Arratsaldean mendebaldetik hasita erdi eta goi-mailako hodeiak nagusituko dira, zerua estaliago edukiko dutelarik. Hala ere, azken orduan tantaren bat salbu, giro ateri eta lasaiak jarraipena izango du. Hego-haize bizia nagusituko da eta tenperaturak beste koska bat gora egingo du, 12-15 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei horiek han-hemenka euri pixka bat utziko dute, nahiz eta, orokorrean oso gutxi botako duen. Hego-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak zertxobait behera egingo du, 10-13 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!